XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zertarako balio du? Sonarraren erabilpen guztiak honetan oinarritzen dira: itsasuntzien belarri bezala jokatzen du.

Bere laguntzaz itsasoko mapak egin ditzakegu.

Arrain-sardak ere aurki daitezke, zenbat diren ezagutu eta batzutan baita zein espezietakoak diren ere.

Beste aldetik itsas nabigaketan erradarra baino baliagarriagoa da iceberg-ak detektatzeko eta uren sakonera adierazten digunez erreza da atxarriak itzurtzea.

Urpekuntziek ezin dezakete irratia erabil; hori dela eta sonarra erabiltzen dute komunikabide gisa.

Nola ezagutzen zuten itsaskariek uren sakonera sonarrik ez zegoenean?.

Zeintzu dira ezagutzen dituzun sonarraren erabilpenik garrantzitsuenak?.

Zergatik ez da erabiltzen erradarra sonarraren ordez objetuak detektatzeko urazpian?.